Gaur goizean opari atsegin bat izan dut: EMAKUMEEN IKUSGAITASUNA HEDABIDEETAN jardunaldietara hurbiltzeko aukera izan dut. Hasteko Zinemak ere emakumea irudikatzen du Iratxe Fresnedaren eskutik, a ze ibilbide polita ordu t´erdiz! Ea noiz beste horrenbeste azken aldiko zinemaren inguran sakontzeko!!!! Gero Blogosfera feminista: zenbait adibide, June Fernandez eta Irene Ormazabalen eskutik... Disfrutatu dut bi emakume berritzaile hauekin, beren indarra eta energia ikustean, beren ibilbide eta esperientzia aberatsarekin. Blogak eta bide "birtualak" uztartzea feminismoen eta bestelako aniztasunen presentzia sustatzeko gakoa dela argi dago-nahiz eta gero eta muga nahasiagoak sentitu mundu erreal eta birtualaren artean... Erreferente diren emakume hurbilak izatea eta sareak osatzea garrantzitsua izango da gure hezkuntza eremuan datozen urteetan eskola 2.0k ekarriko duen iraultzarekin. Beste une interesgarri bat patriarkatuaren mugak apurtzeko... Zenbat gauza eginak eta zenbat gauzak egiteko! Ze garrantzitsua sare birtualetan murgildurik eta presente egotea baina tarteka ere fisikoki espazio berean bat egitea! Gaur aipatu bezala, dena konpatiblea da eta osagarria...
Eta Juneren proiektu interesgarria iristeko punttuan dago... erne ibili...

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada